Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera ZIERBENAn hasiko da denboraldia

ZIERBENAn hasiko da denboraldia

ZIERBENAKO PROBA Eguna: maiatzaren 16an Ordua: 13:00etan Lekua: Zierbenako portuan

ZIERBENAn  hasiko da denboraldia

harrizulatzailea atsedenaldian

Jaun/andre agurgarri hori,

      Aurreko urteetan bezala harrizulatzaileen Euskal Herriko XII. ligari hasiera emango diogu. Aurreko urteetako formatoari jarraiki 9 probetan jokatuko da liga txapelketa. Helburua harrizulaketaren kirola bultzatzea izando da eta bide batez, Euskal Herriko mea zein harrobi eskualdeetan hain garrantzitsu izan zen ofizioa ezagutzera ematea. XII. Liga honetan 80 harrizulatzailek jokatuko dute, 8 taldetan banaturik:

 

 Hauek dira talde parte hartzaileak:

GALLARTA   TRAPAGARAN   BURDIN GAZTEAK   ERREKATXO

TXORIERRI   KABIEZES   KZ KOLPEKA   LAS KARRERAS


      Hau da momentuz konfirmatuta dagoen liga egutegia:

Lekua             Data        Ordua

Zierbena    2010/5/16    13:00

Ortuella     2010/5/23    12:00

Gallarta     2010/6/12    19:00

Muskiz       2010/6/19    19:00

Galdames        

Barakaldo  2010/7/11    

Santurtzi    2010/7/17    13:00

Bilbao        

Trapagaran        

 

      Amaitzeko aurten ere gure web gunea eguneratu dugu, horrela zuei, komunikabideak, txapelketak non eta noiz egiten diren zein txapeldun eta markak zein diren oso modu azkarrean helarazteko. Bisita ezazu: http://www.harrizulatzaileak.net

 

      Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, alde batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko txapelketa egunean zuzenean jarraipena egiteko.

 

Harremanetarako:    Efren Rodriguez    Tfnoa.  610 037 709

 

 

 

 

 

Dokumentuaren akzioak
« Otsaila 2012 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829