Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Zer dira harrizulatzaileak?

Zer dira harrizulatzaileak?

Harrizulatzaileak Urtuellako plazan 1917anEuskal Herriko hainbat herri-kirol bezala harri-zulatzaileen arteko lehiak ere lan ekintzetan errotuta du bere jatorria, nahiz eta kasu honetan meagintzan oinarrituta egon eta ez nekazal munduan.

Zulagailua luzera desberdineko barra forma duen altzairuzko tresna bat da. Bere puntetako batek gila itxura izanik meategietan haitza zulatzeko erabiltzen zen eta egindako zuloetan dinamita kartutxoak sartu eta lehertu ondoren meategiko lehengaia sortzen zen.

Lan ekintza hau herri-kirol bihurtuta ikusteko eragin handia izan zuen meategietako lan-talde desberdinen arteko lehiakortasunak berak, lan-koadrilak herrialde ezberdinetakoak zirelako eta meategi inguruetako taberna eta plaza giroan lehiakortasun hori piztu eta zirikatzen zelako. Era horretan lana izatetik inguruko jendea alaitu eta entretenituko zuen kirol lehiakorra izaten hasi Urtuellako udaletxea eta harrizulatzaileakzen. Era berean, koadrilen arteko apustuak ikusita, patroi eta langileburu askorentzako dibertsio erakargarriena bihurtuz joan zen eta meategi-enpresa desberdinetako langileen artean eta inguruetako herrietan bultzatu eta promozionatzen hasi ziren.

Mota horretako lehiaketek sortzen zuten jakin-mina izan zen meategi arro osora azkar hedatzeko lagundu zuena, XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasieran herri guztietako jai-programetako atalik garrantzitsuenetarikoa izanik.

Dokumentuaren akzioak