Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Trapagaranen Ligako azken proba!

Trapagaranen Ligako azken proba!

TRAPAGARANGO PROBA: irailaren 4an, 13:30ean errotaren estratan

Trapagaranen Ligako azken proba!

Txorierri taldea Bilboko txapelduna

Jaun/andre agurgarri hori,

  Datorren larunbatean Trapagaran  harrizulatzaileen Euskal Herriko XII. ligako azken proba egingo da. orain arte ligako probak herri hauetan antolatu ditugu: Zierbena, Ortuella, Gallarta, Muskiz, Galdames, Barakaldo, Santurtzi eta Bilbao.  Helburua harrizulaketaren kirola bultzatzea izando da eta bide batez, Euskal Herriko mea zein harrobi eskualdeetan hain garrantzitsu izan zen ofizioa ezagutzera ematea. XII. Liga honetan 24 harrizulatzailek jokatuko dute, 8 taldetan banaturik:

 Hau da orain arte egindako sailkapena:

Postua taldeak Puntuak zm.
1 Txorierri 62 1743,60
2 Burdin gazteak 51 1564,70
3 Kabiezes 44 1503,20
4 Trapagaran 39 1437,50
5 Gallarta 33 1215,70
6 Las Karreras 26 1252,60
7 Errekatxo 18 1188,10
8 KZ Kolpeka 8 601,70

     

Amaitzeko aurten ere gure web gunea eguneratu dugu, horrela zuei, komunikabideak, txapelketak non eta noiz egiten diren zein txapeldun eta markak zein diren oso modu azkarrean helarazteko. Bisita ezazu: http://www.harrizulatzaileak.net

 

      Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, alde batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko txapelketa egunean zuzenean jarraipena egiteko.

 

Harremanetarako:    Efren Rodriguez    Tfnoa.  610 037 709

Dokumentuaren akzioak
« Otsaila 2012 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829