Personal tools
You are here: Home Noticias Ligako aste burua: 25ean ostirala Muskizen eta 26an larunbata Galdamezen

Ligako aste burua: 25ean ostirala Muskizen eta 26an larunbata Galdamezen

MUSKIZKO PROBA: ekainak 25 , 19:00etan, Donibane Deunaren zelaietan. GALDAMEZKO PROBA: ekainak 26 , 20:00etan, Kepa Deunaren plazan.

Ligako aste burua: 25ean ostirala Muskizen eta 26an larunbata Galdamezen

Ortuellako Burdin Gazteak, Gallartako proban txapeldunak

Jaun/andre agurgarri hori,

    Pasaden larunbatean  harrizulatzaileen Euskal Herriko XII. ligako laugarren proba  ezin izan zen burutu, uholdeak izan ziren eta. Muskiz eta Galdamesko udalek, urterik urte harri-zulatze kirolaren aldeko apostua eginez jai egitarauetan ligako proba sartu egin dute. Horregaitik Euskal Herriko Harrizulatzaileen elkartetik liga antolatzen jarraitzen duten udalerri guztiei benetako esker onak eman nahi dizkiegu, gure tradizioen alde eta arbasoen historia gogora ekartzen duten XXI. mendeko harrizulatzaile gazteei laguntza emateagatik.

 

Hau da orain arte eginiko sailkapena:

Postua
taldea Puntuak zm.
1 Txorierri 23 618,50
2 Burdin Gazteak 21
593,50
3 Kabiezes 20
591,50
4 Trapagaran 15
542,50
5 Gallarta 11
489,50
6 Errekatxo 8
429,50
7
Las Karreras
8
404,00
8
KZ Kolpeka 3
204,50

 

Eta hauek dira liga amaitzeko falta diren probak:

Lekua            Data         Ordua

Muskiz       2010/06/19    19:00

Galdames   2010/06/26   20:00

Barakaldo  2010/07/11    19:00

Santurtzi    2010/07/17    13:00

 

Amaitzeko aurten ere gure web gunea eguneratu dugu, horrela zuei, komunikabideak, txapelketak non eta noiz egiten diren zein txapeldun eta markak zein diren oso modu azkarrean helarazteko. Bisita ezazu: http://www.harrizulatzaileak.net

 

      Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, alde batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko txapelketa egunean zuzenean jarraipena egiteko.

 

Harremanetarako:    Efren Rodriguez    Tfnoa.  610 037 709

Document Actions
« September 2010 »
September
MoTuWeThFrSaSu
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930