Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Gallartan harrizulatzaileen bi txapelketa

Gallartan harrizulatzaileen bi txapelketa

INSTITUTUEN ARTEAKO FINALA: ekainaren 12an 12:15ean, Dolores Ibarruri plazan. LIGAKO PROBA: ekainaren 12an 13:00eTan, Dolores Ibarruri plazan.

Gallartan harrizulatzaileen bi txapelketa

Neska harrizulatzailea lanean

Jaun/andre agurgarri hori,

 

 Asteburu honetan Gallartako jaietan harrizulatzaile bi txapelketa burutuko dira. Lehenengo proban Santurtziko Axular eta Ortuellako DBH institutuetako finalistak izango dira Institutuen arteko harri-zulatze I. txapelketaren finalean. Jarraian Euskal Herriko harrizulatzaileen XIII. ligaren proba burutuko da, denboraldi honetako 8 taldeak parte hartuz.

 

Institutuen arteko finala Bi hezkuntza-zentrotan martxotik aurrera egin ditugun jardunaldien ondorioa da. Lehenengo aldia da eskualdeko ikasleei zuzendutako proiektua planteatzen duguna, euskera hutsez egin da eta  honen balorazioa oso ona egin dugu, 12 harrizulatzaile talde bat osatu genuen proiektu hau aurrera ateratzeko eta haien esker, eskuzabalean errealitatea bihurtu egin dute. Euren ekimenak, proiekzioak, hitzaldiak, tailerrak eta kanporaketa-probak izan dira. Horrela era pedagogiko eta naturalean gure kirola hurbilago ikusi ahal izan dute. Ikaslego eta irakaslegoen aldetik onaspen ona jaso dugu ere.

Liga txapelketaren gaiarekin jarraituz aurreko urteetako formatoari jarraiki 9 probetan jokatuko da liga txapelketa. Helburua harrizulaketaren kirola bultzatzea izando da eta bide batez, Euskal Herriko mea zein harrobi eskualdeetan hain garrantzitsu izan zen ofizioa ezagutzera ematea. XIII. Liga honetan 50harrizulatzailek jokatuko dute, 8 taldetan banaturik:

 

Hauek dira talde parte hartzaileak:

ALDAI ALDE,    BURDIN GAZTEAK,   ERREKATXO,  KZ KOLPEKA,

TXORIERRI,   KABIEZES,    LAS KARRERAS,  GALLARTA


Eta hauek dira momentuz konfirmatuta dauden ligako probak:

Lekua             Data        Ordua

Gallarta     2011/06/12     13:00

Muskiz       2011/06/18     19:00

Galdames  2011/06/25     20:00

Barakaldo  2010/07/10    19:00

Santurtzi    2010/07/16    13:00      

 

      Amaitzeko aurten ere gure web gunea eguneratu dugu, horrela zuei, komunikabideak, txapelketak non eta noiz egiten diren zein txapeldun eta markak zein diren oso modu azkarrean helarazteko. Bisita ezazu: http://www.harrizulatzaileak.net

      Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, alde batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko txapelketa egunean zuzenean jarraipena egiteko.

 

Harremanetarako:    Efren Rodriguez    Tfnoa.  610 037 709

Dokumentuaren akzioak
« Maiatza 2012 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031