Aurten Euskadiko Harri-zulatze III.Txapelketa, Gallartan egingo da
Euskadiko herri kirol federakundea-k III. Euskadiko Harri-zulatze txapelketa antolatuko du, ondoz ondoko hirugarren urtea izanik. Aurten Gallartan (Abanto-Zierbena) urriaren 11an, 13:00etan Meatzari Museoaren inguruan eta Udalak urtero antolatzen duen “Burdin jaia” barruan ospatuko da.
Denboraldi honetan sailkatu diren lehenengo zortzi taldeek hartuko dute parte. Bizkaiko sei talde eta Gipuzkoako bi talde dira. Aipatu ere lehenengo aldia dela txapelketa honetan Gipuzkoako bi talde batera jokatzen dutela. Iaz bezala froga bakar bat baino ez da izango, irupena 30 minutukoa; berotzeko eta eskuak prestatzeko beste 20 minutu gehituko zaizkio, eta beste 20 minutu lehiaren ostean neurketak egin eta sariak banatzeko.
Txapeldun izendatuko da 30 minutuan 10 zentimetroko zulorik gehien egingo duen taldea. Talde bakoitzak hiru harrizulatzaile, botileroa eta epailea izango ditu. Bi epaile nagusi egongo dira. Hauek izango dira aurten parte hartuko duten taldeak:
Taldeak Herriak Herrialdeak
TXORIERRI Zamudio Bizkaia
GALLARTA Gallarta Bizkaia
BURDIN GAZTEAK Ortuella Bizkaia
KABIEZES Santurtzi Bizkaia
ERREKATXO Barakaldo Bizkaia
KZ KOLPEKA Santurtzi Bizkaia
JAIZUBIA Hondarribia Gipuzkoa
ALTZO Altzo Gipuzkoa
Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, alde batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko ospakizun egunean gurekin izan zaitezen.

