Muskizko emaitzak
Proba Donibaneko zelaian jaigiroan murgilduta burutu zen. Inguruko herri guztietan ekaitza izugarria zegoen bitartean, Muskizen euria ikusi gabe 9 talde lehian aritu ziren.
Sortea Muskizko jaiak eta harrizulatzaileen alde gaurkoan alde batetik eta egun ona Jaizubia eta Kabiezez taldeentzako bestetik. Lehenengoak Jaizubiakoek aurtengo denboraldian lehenengo aldiz txapela janzten dutela eta Kabiezes taldea orain arte egin diren probetan azken postuetan egotetik bigarrenera pasatu baitira. Aldiz Aldai Alde taldea zortzigarren postuan kontentatu behar izan dira.
Trapagaran erregulartasunaren lekukoa goiko postuetan mantentzen da. Azken finean taldeguztiak hor daude ahalik eta puntu gehien lortzen, aurtengo txapelak eskuratzeko edota ligako lehenengo sei postuetan gelditzeko Euskadiko Harri-zulatze II. txapelketan parte ahal izateko.
| Postua | Taldea | Marka |
|---|---|---|
| 1 | Jaizubia | 182,4 cm |
| 2 | Kabiezes | 173,4 cm |
| 3 | Trapagaran | 172,7 cm |
| 4 |
Burdin Gazteak |
158,9 cm |
| 5 |
Txorierri | 158,5 cm |
| 6 |
Gallarta |
147,5 cm |
| 7 |
Arboleda | 142,8 cm |
| 8 |
Aldai-alde | 129,5 cm |
| 9 |
Errekatxo | 103,2 cm |

