Harrizulatzaileen XIII. liga Ortuellan hasi da!
Bigarren proba ZIERBENA-n burutuko da: ekainaren 4an, 13:00etan, portuan.
Jaun/andre agurgarri hori,
Aurreko urteetan bezala harrizulatzaileen Euskal Herriko XIII. ligari jada hasiera eman diogu. Ortuellako jaietan maiatzaren 15ean burutu da lehenengo proba. Horretan Kabiezes taldeak lortu zuen markarik onena. Ekainaren 4an, 13:00etan Zierbenako euskal jaietan, Zierbenako portuan hain zuzen ere bigarren proba burutuko da.
Aurreko urteetako formatoari jarraiki 9 probetan jokatuko da liga txapelketa. Helburua harrizulaketaren kirola bultzatzea izando da eta bide batez, Euskal Herriko mea zein harrobi eskualdeetan hain garrantzitsu izan zen ofizioa ezagutzera ematea. XIII. Liga honetan 30 harrizulatzailek jokatuko dute, 6 taldetan banaturik:
Hauek dira talde parte hartzaileak:
ALDAI ALDE, BURDIN GAZTEAK, ERREKATXO
TXORIERRI, KABIEZES, LAS KARRERAS.
Eta hauek dira momentuz konfirmatuta dauden ligako probak:
Lekua Data Ordua
Ortuella 2011/05/15 12:00
Zierbena 2011/06/04 13:00
Gallarta 2011/06/12 13:00
Muskiz 2011/06/18 19:00
Galdames 2011/06/25 20:00
Barakaldo 2010/07/10 19:00
Santurtzi 2010/07/16 13:00
Amaitzeko aurten ere gure web gunea eguneratu dugu, horrela zuei, komunikabideak, txapelketak non eta noiz egiten diren zein txapeldun eta markak zein diren oso modu azkarrean helarazteko. Bisita ezazu: http://www.harrizulatzaileak.net
Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, alde batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko txapelketa egunean zuzenean jarraipena egiteko.
Harremanetarako: Efren Rodriguez Tfnoa. 610 037 709

