Oraingoan Barakaldora! seigarren probaren bila!
BARAKALDOKO PROBA: uztailaren 10ean, 19:00etan Herrio plazan
Agur t´erdi
Jarraitzen dugu Euskal Herriko harrizulatzaileen XIII. ligarekin. Asteburu honetan Barakaldon seigarren proba burutuko da, denboraldi honetako 6 talde parte hartuz.
Aurreko urteetako formatoari jarraiki 9 probetan jokatzen ari da liga txapelketa. Helburua harri-zulatzearen kirola bultzatzea da eta bide batez, Euskal Herriko mea zein harrobi eskualdeetan hain garrantzitsu izan zen ofizioa ezagutzera ematea.
Hauek dira proba honetan talde parte hartzaileak:
ALDAI ALDE, BURDIN GAZTEAK, ERREKATXO,
KABIEZES, LAS KARRERAS, KZ KOLPEKA.
Hauek dira momentuz falta diren ligako proben herriak eta datak:
Lekua Data Ordua
Barakaldo 2011/07/10 19:00
Santurtzi 2011/07/16 13:00
Bilbao 2011/08/27 12:00
Trapagaran
Amaitzeko aurten ere gure web gunea eguneratu dugu, eta facebooken orri berri bat sortu egin dugu, horrela zuei txapelketak non eta noiz egiten diren zein txapeldun eta markak zein diren argazkiak eta bideoak oso modu azkarrean helarazteko. Bisita ezazu:
http://www.harrizulatzaileak.net
http://www.facebook.com/Harrizulatzaileak
Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, alde batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko txapelketa egunean zuzenean jarraipena egiteko.
Harremanetarako: Efren Rodriguez Tfnoa. 610 037 709

