Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Emaitzak Galdamesko emaitzak

Galdamesko emaitzak

Aurtengo denboraldian probetako txapeldunak, orain arte behintzat, talde ezberdinak izaten ari dira.  Aldai Alde taldeak Zierbenan irabazi zuen, Trapagaranek Urtuella eta Gallartako proban, Jaizubiak Muskizen eta Burdin Gazteak Galdamesen egin den azken proba. 

Argi dago aurtengo taldeen arteko norgehiagoka oso parekoa izaten ari dela.  Galdamesen proba amaitu baino hamar minutu lehenago, 12 eta 13 zuloekin, sei taldeen artean zeuzkaten markarik onenak. Beraz, harri-zulatze erakustaldi ederra egin zuten talde guztiek epaileak txilibitua  jo arte. 

Urtuellako Burdin Gazteek 17 zuloak eginda txapelak eskuratu zituzten. 4 zentimetro gutxiagorekin Jaizubia bigarren postuan eta Trapagaran hirugarrenean. Kabiezeskoek berriz ere goiko postuetan sailkatuta, sei puntu lortu zuten . Gallarta,  Txorierri eta Zugaztietak, 15, 14 eta 13 zulo egin zituzten hurrenez hurren. Aldai Alde taldekoak  zortzigarren postuan berriro ere konformatu behar izan dira, azken bi probetan lan urria egin dutena San Gabrielgo mutilek. Azken postuan berriz Errekatxo. Barakaldotarrak ilusio handiarekin ari dira taldea indartzen eta herri kirol hau bultzatzen. Guztiok dugu balio eraginkorra eta hortan datza harrizulatzaileen talde guztien lana.

Postua Taldea Marka
1 Burdin Gazteak
172,5 cm
2 Jaizubia 168,3 cm
3 Trapagaran 165,5 cm
4
Kabiezes 164,6 cm
5
Gallarta
150,0 cm
6
Txorierri 145,5 cm
7
Arboleda 136,9 cm
8
Aldai-alde 135,4 cm
9
Errekatxo   91,5 cm
Dokumentu Akzioak