Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Emaitzak Derion, harrizulatzaileen Binakako txapelketaren finala!

Derion, harrizulatzaileen Binakako txapelketaren finala!

DERIOKO PROBA: uztailaren 24an, 13:00etan Kristobal Deunaren eliza ondoan.

Derion, harrizulatzaileen Binakako txapelketaren finala!

aldai aldeko botileroa harria neurtzen

Agur t´erdi

Igande honetan Euskal Herriko binakako VIII. txapelketaren finala Derio herrian ospatuko da.  Aurten 18 harrizulatzaile-bikote parte hartzeko izena eman dute. Hauetatik bakarrik 6 onenak Derion elkartuko dira. 

Hauek dira aurtengo finalistak:

Oskar Laso - Iker Reyero (ALDAI ALDE),    Edu Hidalgo - Joseba Istebe Gartzia  /  Gorka Abad - Alberto Caro (BURDIN GAZTEAK), Iker Gil - Gorka Pandelo / Jon Romero - Sergio Gomez (KABIEZES), Igor Benito - Juan Gutierrez (GALLARTA)

 

      Amaitzeko aurten ere gure web gunea eguneratu dugu, eta facebooken orri berri bat sortu egin dugu, horrela zuei txapelketak non eta noiz egiten diren zein txapeldun eta markak zein diren argazkiak eta bideoak oso modu azkarrean helarazteko. Bisita ezazu:

http://www.harrizulatzaileak.net

http://www.facebook.com/Harrizulatzaileak

 

      Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, alde batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko txapelketa egunean zuzenean jarraipena egiteko.

 

Harremanetarako:    Efren Rodriguez    Tfnoa.  610 037 709

Dokumentuaren akzioak
« Maiatza 2012 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031