Barakaldoko emaitzak 2011-07-10, 19.00etan
BARAKALDOKO PROBA: uztailaren 10ean, 19.00etan
Proba polita Barakaldokoa, jende ugari hurbildu zen Herriko plazara harrizulatzaileen ligako seigarren proba hau ikustera. Gaurkoan talde gutxiago parte hartu egin dute. Txorierri taldea ligatik erretiratu egin da, nahiko marka onak eta lehenengo postuan izan arren. Dena den liga aurrera jarraitzen du eta marka hauek lortu dira. Kabiezes taldeak txapelak lortu ditu 20 zulo eta 44 zm. eginik eta Burdin gazteak zulo bat gutxiagorekin bigarren postuan gelditu da. Talde bi hauek Ligako txapelak lortzeko ahaleginetan lehenego postuetan daude. Etxeko taldeak, Errekatxokoa, egun berezia bizi zuena atzokoa, oso marka ona lortuz eta hirugarren postuan suertatuz. Trapagarango Aldai aldekoaek ez zuten egun onena izan eta laugarren postuarekin konformatu behar izan dira. Gaurko azken postuan Las Karreras taldearentzako izan da 13 zulo eta 36 zm. Guzti hau Barakaldoko jai giroan eta gure kirolaren erakustaldi ikusgarria eskeiniz. Hauek izan dira markak: Postua Taldea Puntuak zm. 1 Kabiezes 5 204,4 2 Burdin Gazteak 4 195,9 3 Errekatxo 3 186,6 4 Aldai Alde 2 181,0 6 Las Karreras 1 133,6

