Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Emaitzak "laztabina" Santurtzin eta Santutxun asteburu honetan!

"laztabina" Santurtzin eta Santutxun asteburu honetan!

SANTURTZIKO LIGA PROBA: uztailaren 16an, 13:00etan portuan. SANTUTXUKO BINAKA PROBA: uztailaren 17an, 13:00etan basarraten

 "laztabina" Santurtzin eta Santutxun asteburu honetan!

Harria zulatzen Portugaleteko harrizko harrizulatzaile estatuaren aurrean

Agur t´erdi

Alde batetik jarraitzen dugu Euskal Herriko harrizulatzaileen XIII. ligarekineta Santurtziko portuan  zazpigarren proba burutuko da, denboraldi honetako 6 talde parte hartuz. Beste aldetik Santutxuko jaietan ,  Euskal Herriko harrizulatzaileen Binakako VIII. txapelketa-ko bigarren kanporaketa burutuko da.

Ligari dagokienez aurreko urteetako formatoari jarraiki 9 probetan jokatzen ari da liga txapelketa. Helburua harri-zulatzearen kirola bultzatzea da eta bide batez, Euskal Herriko mea zein harrobi eskualdeetan hain garrantzitsu izan zen ofizioa ezagutzera ematea.

Hauek dira Santurtziko Ligako proba honetan talde parte hartzaileak:

ALDAI ALDE,    BURDIN GAZTEAK,   ERREKATXO, 

KABIEZES,    LAS KARRERAS,  KZ KOLPEKA.


Hauek dira momentuz falta diren ligako proben herriak eta datak:

Lekua             Data        Ordua

Santurtzi      2011/07/16    13:00  

Bilbao           2011/08/27    12:00

Trapagaran  2011/09/03    19:30

 

Eta Binaka txapelketari dagokienez aurten 18 harrizulatzaile-bikote parte hartzeko izena eman dute. Hauetatik bakarrik 6 onenak finalera pasako  dira. Finala Derion (Bizkaia) ospatuko da, uztailaren 24an, 13:00etan.

Santutxun 7 bikote hauek hartuko dute parte:

Oskar Laso-Iker Reyero (ALDAI ALDE),    Edu Hidalgo-Joseba Istebe Gartzia  /  Gorka Abad-Alberto Caro (BURDIN GAZTEAK), Iker Gil-Gorka Pandelo / Gorka Artetxe-David Duran (KABIEZES), Jabi-Txarli / Eneko Arko, Jose Serrano (LAS KARRERAS).

 

      Amaitzeko aurten ere gure web gunea eguneratu dugu, eta facebooken orri berri bat sortu egin dugu, horrela zuei txapelketak non eta noiz egiten diren zein txapeldun eta markak zein diren argazkiak eta bideoak oso modu azkarrean helarazteko. Bisita ezazu:

http://www.harrizulatzaileak.net

http://www.facebook.com/Harrizulatzaileak

 

      Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, alde batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko txapelketa egunean zuzenean jarraipena egiteko.

 

Harremanetarako:    Efren Rodriguez    Tfnoa.  610 037 709

Dokumentuaren akzioak
« Maiatza 2012 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031