Abian jartzen da binakako VIII. txapelketa Portugalete hiribilduan!
PORTUGALETEKO KANPORAKETA: uztailaren 1ean, 19:30ean Udaletxearen aurrean.
Agur t´erdi
Aurtengo liga txapelketa amaitu gabe oraindik eta beste txapelketa ikusgarri batean hasi gara lanean. Normalean urrian edo azaroan antolatu ohi dugu, baina asteburu honetan Portugaleteko "la Virgen del La Guia"ko jaietan, Euskal Herriko harrizulatzaileen Binakako VIII. txapelketa-ko lehenengo kanporaketa burutuko da.
Aurtengo Binakako txapelketari dagokionez 18 harrizulatzaile-bikote parte hartzeko izena eman dute. Hauetatik bakarrik 6 onenak finalera pasako dira. Finala Derion (Bizkaia) ospatuko da, uztailaren 24an, 13:00etan.
Portugaleten talde hauek hartuko dute parte:
ALDAI ALDE, BURDIN GAZTEAK, GALLARTA, ERREKATXO,
KABIEZES, LAS KARRERAS, KZ KOLPEKA.
Amaitzeko aurten ere gure web gunea eguneratu dugu, eta facebooken orri berri bat sortu egin dugu, horrela zuei txapelketak non eta noiz egiten diren zein txapeldun eta markak zein diren argazkiak eta bideoak oso modu azkarrean helarazteko. Bisita ezazu:
http://www.harrizulatzaileak.net
http://www.facebook.com/Harrizulatzaileak
Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, alde batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko txapelketa egunean zuzenean jarraipena egiteko.
Harremanetarako: Efren Rodriguez Tfnoa. 610 037 709

