VI. Binaka Txapelketako finala
ORTUELLAN Sei onenak finalera! Otxartaga parkearen ondoan, urriaren 4an, 13:15ean, sei bikote onenak txapela eskuratzeko arituko dira norgehiagokan.
Aurtengo Binaka txapelketan 20 harrizulatzaile-bikote parte hartzeko izena eman dute eta bakarrik 6 onenak finalera pasa dira. Finala Ortuellan (Bizkaia) ospatuko da, urriaren 4an, 13:15ean. Taula honetan agertzen dira zeintzuk izango diren parteharzaileak:
Gallarta: Eneko Arko – Juan Gutierrez
Gallarta: Iker Murueta – Rafa Serrano
Kabiezez: Iker Gil – Sergio Gomez
Jaizubia: Arizt Izuzkiza – Joseba Berridi
Jaizubia: Joserra Aia – Xabi Lisarribar
Txorierri: Agustin Merino – Bentxu Calleja
Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, alde batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko ospakizun egunean gurekin izan zaitezen.

