Denboraldiko hamar harrizulatzaile onenak, Finalera!
Denboraldiko hamar harrizulatzaile onenak Ortuellako euskal jaietan Banakako VIII. Txapelketako Finalean arituko dira. Proba Otxartaga plazan urriaren 4an, 13:30ean burutuko da.
1998ko urriaren 3an Ortuellako Euskal Jaietan egin zen lehen proba 80 urte ostean. Hauek izan ziren partehartzaileak: Aitor Santurtun, Jorge Mateo, Iñaki Arana, Jabier Santamaria, Javier Rodriguez, Txapi Manrique, Jorge Sa, Eugenio Diaz eta Jurgi
1998ko urriaren 3an, Ortuellako Euskal Jaietan, herriko Autrigoiak Euskara Elkarteak harrizulatzaile txapelketa bat antolatu zuen, harri-zulatze ondasun historikoa berreskuratzeko eta euskara suspertzeko asmoz. Meatzaldeko bi ondasun hauek, euskara eta harrizulatzaileak, berreskuratu eta euren normalizazioaren bidean aurrerapausoak egitea nahi zuten. Orduko gazte hauei burutik ere ez zitzaien pasatuko 10 urte geroago kirol honek Bizkaian eta Gipuzkoan lortutako parte hartze ikaragarria, ezta horrenbeste txapelketa, lehia eta kirol denboraldi izatea ere. Horrez gain, ez zuten sumatuko 100 federatu baino gehiago izango zituztela eta honek komunikabideetan sortzen duen ohiartzuna. Zorionak haiei eta gaur egun harriaren alde eta harriaren gainean lanean jarraitzen duten guztioi!
Larunbatean, duela 10 urte bezala, harrizulatzaileak Ortuellan izango dira. Oraingoan Banakako VIII. txapelketaren
finala egingo da. Txapelketa honetan 20 harrizulatzaile parte hartzeko
izena eman dute eta 10 onenak finalera pasa dira. Aurtengo Kanporaketak
oso gogorrak izan dira ere eta iaz finalean egin ziren markak jada
gainditu egin dira.
Finalerako sailkatu diren harrizulatzaileak eta bere markak hauek izan dira:
| Data | Lekua | Harrizulatzailea | Taldea | Marka | |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 |
2008/09/21 | Sopuerta |
Aritz Izuzkiza | Jaizubia | 74,00 zm |
| 2 |
2008/09/20 | Balastera |
Iker Murueta |
Gallarta | 59,00 zm |
| 3 |
2008/09/06 | Uharte Arakil |
Rafael Serrano | Gallarta | 57,50 zm |
| 4 |
2008/09/21 | Sopuerta |
Eduardo Hidalgo |
B. Gazteak | 56,00 zm |
| 5 |
2008/07/21 | Sopuerta |
Joseba Berridi |
Jaizubia | 55,00 zm |
| 6 |
2008/09/20 | Balastera |
Aitor de la Concepcion | Txorierri | 53,50 zm |
| 7 |
2008/09/14 |
Mamariga |
Fertxi Garcia |
Trapagaran |
51,50 zm |
| 8 |
2008/09/20 | Balastera |
Juan Gutierrez | Gallarta |
50,00 zm |
| 9 |
2008/09/20 | Balastera |
Sergio Garcia |
B. Gazteak |
48,50 zm |
| 10 |
2008/09/20 | Balastera |
Iñigo Aurrekoetxea | Txorierri |
48,00 zm |
Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, aldebatetik batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko ospakizun egunean gurekin izan zaitezen.

