Bikoterik onenak Urnietako finalean!
Urte honetako bikoterik onenak Urnietako finalean topako dira. Irailaren 28an arratsaldeko 18:00etan Urnietako plazan burutuko da proba.
Azken urte hauetan asko izan dira antolatu ditugun harrizulatzaileen txapelketak eta erakustaldiak. Aurten bereziki denboraldia osatzeko hauek izan dira aukeratu ditugun txapelketak: Euskal Herriko harrizulatzaileen X. liga, Burdinezko harrizulatzailea Txapelketa, harrizulatzaileen V. binakako txapelketa, harrizulatzaileen VIII. banakako txapelketa eta denboraldiari amaiera egiteko Euskadiko harri-zulatze II. txapelketa. Apostu ederra aurtengoa eta 10. urteurrenaren ospakizuna ezin hobea.
Asteburu honetan V. binakako txapelketaren finala Urnietan (Gipuzkoa) egingo da. Txapelketa honetan 18 harrizulatzaile-bikote parte hartzeko izena eman dute eta bakarrik 6 onenak finalera pasa dira. Kanporaketak oso gogorrak izan dira eta iaz finalean egin ziren markak jada proba horietan gainditu egin dira.
Finalerako sailkatu diren harrizulatzaileak eta bere markak hauek izan dira:
| Data | Lekua | Harrizulatzaileak | Taldeak | Markak |
|---|---|---|---|---|
| 2008/09/07 | Bermeo | Kimetz Arana / Iban Calabozo | Aldai Alde | 131,00 |
| 2008/09/06 | Alonsotegi | Aritz Izuzkiza / Xabier Lisarribar | Jaizubia | 130,00 |
| 2008/09/06 | Alonsotegi | Iban Serrano / Rafael Serrano | Gallarta | 127,70 |
| 2008/09/07 | Bermeo | Eduardo Hidalgo / Sergio Garcia | B. Gazteak | 126,30 |
| 2008/07/16 | Errekatxo | Fertxi Garcia / Juan Gutierrez | Meatzaldea | 122,30 |
| 2008/09/07 | Bermeo | Iñigo Aurrekoetxea / Aitor de la Concepcion | Txorierri | 118,80 |
Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, alde batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko ospakizun egunean gurekin izan zaitezen.

