Euskadiko Harri-zulatze II. Txapelketa
Euskadiko Harri-zulatze II. Txapelketa Basaurin antolatuko da. Proba urriaren 12an igandean, 13:00etan, Fausto deunaren plazan hasiko da.
Azken urte hauetan asko izan dira antolatu ditugun harrizulatzaileen txapelketak eta erakustaldiak. Aurten bereziki denboraldia osatzeko hauek izan dira aukeratu ditugun txapelketak: Euskal Herriko harrizulatzaileen X. liga, Burdinezko harrizulatzailea Txapelketa, harrizulatzaileen V. binakako txapelketa, harrizulatzaileen VIII. banakako txapelketa eta denboraldiari amaiera egiteko Euskadiko harri-zulatze II. txapelketa. Apostu ederra aurtengoa eta 10. urteurrenaren ospakizuna ezin hobea.
Aurten ere Euskadiko herri kirol federakundeak antolatu egingo du Euskadiko Harri-zulatze II. Txapelketa. Oraingoan Basaurin egingo da eta aurtengo Ligan sailkatu diren lehenengo sei taldeek hartuko dute parte. Iaz bezala froga bakar bat baino ez da izango, irupena 30 minutukoa; horri, berotzeko eta eskuak prestatzeko beste 20 minutu gehituko zaizkio, eta beste 20 minutu lehiaren ostean neurketak egin eta sariak banatzeko.
Txapeldun izendatuko da 30 minutuan 10 zentimetroko zulorik gehien egingo duen taldea. Talde bakoitzak hiru harrizulatzaile, botileroa eta epailea izango ditu. Euskadiko herri kirol federakundeak hiru epaile nagusi jarriko ditu.
Hauek izango dira aurtengo parte hartzaileak:
- Aldai-alde (Bizkaia)
- Burdin Gazteak (Bizkaia)
- Gallarta (Bizkaia)
- Jaizubia (Gipuzkoa)
- Kabiezes (Bizkaia)
- Trapagaran (Bizkaia)
Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, alde batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko ospakizun egunean gurekin izan zaitezen.

