Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera

Orain Txurdinaga! Ligako XIV. txapelketaren formatu berria, aurrera.

Txurdinagan, Gallarta Errekatxoren kontra, maiatzaren19an 13:00etan Garaizar parkean.

Orain Txurdinaga! Ligako XIV. txapelketaren formatu berria, aurrera.

Laztabina altzairuzko puntarekin eta kareharria

Jaun/andre agurgarri hori,

Aurreko astean informatu genizuen bezala, aurtengo denboraldian  udalerri batzuen aurrekontuak zeintzuk diren kontutan hartuz, liga formatua egokitu egin dugula. Harrizulatzaileen probetan 2, 3, 4, 5, 6, eta 7 talde parte hartuko dute eta formatu ezberdin hauetatik egokiena aukera daiteke. Horrela ere gure kirola ahalik eta herri gehienetara helarazi nahi dugu gure helburua den harrizulaketaren kirola bultzatu eta bide batez Euskal Herriko mea zein harrobi eskualdeetan hain garrantzitsu izan zen ofizioa ezagutzera ematea. XIV. Liga honetan 75 harrizulatzailek jokatuko dute 7 taldetan banaturik, guztiak Bizkaiko herri kirol federakundean federatuta daudelarik.

    Pasaden astean harrizulatzaileen Euskal Herriko XIV. ligari hasiera eman genion. Asteburu honean Txurdinagan denboraldian parte hartzen duten 7 taldeetatik, 2 arituko dira; Gallarta eta Errekatxo. Urte honetako beste nobedadea, hau zera da, sailkapenerako laztabin zuloak eta zentimetroak zenbatuko direla. Iaz sailkapenean taldeak puntuka kokatzen genituen. Laztabin zulo eta zentimetro gehien lortzen duena, lehenengo postuan kokatuko da. Lehenengo prtobarekin 3. postuan bi talde berdinduta daude, Trapagaran eta Las Karreras eta azken sailkapena horrela dago:

 

Postua
Taldea
Laztabin zuloa
 zm.
 mm.
1.
Gallarta
13 11
   2
2.
Burdin gazteak
12 8
   1
3.
Trapagaran
12 4
   1
3.
Las Karreras

12 4
   1
4.
Kabiezes
11 9
    0
5.
Errekatxo
9 4
    1
6.
KZ Kolpeka

5
9
    8


      Hau da momentuz konfirmatuta dagoen liga egutegia:

Herria            Data           Ordua      Taldeak

Txurdinaga  2012/05/19   13:00           2

Errekatxo    2012/06/02   18:30           2

Trapagaran 2012/06/03     12:00          2

Gallarta       2012/06/10     13:00          4

Muskiz        2012/06/16     19:00          7

Mungia        2012/07/01   13:15           2

Kabiezes     2012/07/01     18:30          2

 

      Amaitzeko aurten ere gure web gunea eguneratu dugu, horrela txapelketak non eta noiz egiten diren zein txapeldun eta markak zein diren oso modu azkarrean helarazteko. Bisita ezazu:

http://www.harrizulatzaileak.net

      Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, alde batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko txapelketa egunean zuzenean jarraipena egiteko.

Harremanetarako:    Efren Rodriguez    Tfnoa.  610 037 709

Dokumentuaren akzioak
« Maiatza 2012 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031